XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EGUNEROKOAAspaldian ixilik du gure euskel-ataletan egunkariarekiko asmoa.
Mutikoa, koskortu-ala, gallendu egin zaigu.
Ta Ameriketa'ra baserritar yoanak zaldun-usai etorri oi bezela, alaxe, erastunez yosia ta erdera arroa dariola, dabil, or zear, bere burua erakutsi bearrez.
Baña guk eztiogu utziko zearo erdelduntzen.
Ongi da erderaz ere dakian; baña ¿euskera aztu, alajañetan, euskel-eguneokoak? Ez, enetxoa!... Ori ezezik, aurreko euskel-atalera dakargun.
Zertan geran diozu, irakurle?... Ikusi: Asmoaren gorabera nagusienak aztertu dira, ta ezagun arazi ere, Donostia'n,
Esan dezagun gaurkoz, soilki, Euskalerria'n iru milla eusko yator ba-da, mamitze aal-dala gure asmoa: bestela, ez.
Iñoizko Sodoma-Gomorra gaizto aiek gaizkatzeko amar gizaki zintzo bear bezala, euskeraren
Bear-dirua ta iragarkiak orren alboko ta ondorengo yo ditzakegu.
Berriro diotsutet, IRU MILLA arpidedun sortzen ba-da, sortuko dala egunkaria ere.
Urrena arte, Yainkoa lagun.
1929'-gko. VII 13-g.